XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

COTO CASANOVA

Zubiak hiru begi desberdin ditu: ezkerraldeko estriboan bermatzen dena 2 metro argi eskas duen hustubide bat baizik ez egiaz.

Arku beheratu bat du buruan.

Beste biak, aldiz, zubiko arku nagusiak dira; 8 metrotik gorako argia dute eta arkuak eskartzanoak dira.

Hiru arkuetan, oinarritik 1,50 metrora abiatzen dira lehen dobelak eta honek guregandik hurbil dagoen kronologia bat salatzen digu.

Harlandu homogeno leun erregularrak ageri dira hiru ahoetan.

Ganga barnea erregularra da eta kareorez trabaturiko harlandu-ilaratan antolatua da.

Kareorea galdu da dagoeneko junta askotan.

Zubiaren egituraren gainerako osagarriak (zubibularrak, ezproiak, pilareak, tinpanoak eta hormak) zementuz junteaturiko harlanduz eginak dira.

Eraikuntza-maila handia dario zubiari atal guztietatik.

Bertikaletik pixka batean irteten den inposta luze batek tinpanoko azken ilararen gainean, arkuen giltzarrien tangentean, dago bereizten du karelaldea gainerako ataletatik.

20 cm-ko lodiera duten ortostatoez egina da karela.

Tipologiari dagokionez, zubibularrak eta ezproiak dira agian atal berezienak; oin erdi-zirkularrean eratuak dira, era simetrikoan, eta oinarrizko dobelen altueran amaitzen dute gorako garapena.

Erremate erdi-koniko mailakatu bana dute guztiek.

Zubibidea horizontala da erabat; lurrezkoa da gaurko egunean eta baditu oraindik lauza bakan batzuk, garai bateko harrizko zoladuraren hondarrak.

Zubi honen eraikuntzari buruzko dokumentu-aipamenik ez badugu ere, (...)